Azaroaren 9an
10:00etatik 14:00ra
Kultur Birikan
(Anboto Plaza, 5, Derio)

Helburuak
- Azoka honetan, elkarrekin harremanetan jarri nahi dira enpresak, alde batetik, eta lan bila ari diren edo ibilbide profesionala aldatzeko informazioa jaso nahi duten gazteak, bestetik.
- Txorierriko herritarren enplegu-aukerak hobetu nahi dira.
- Txorierriko enpresei profil kualifikatuak dituzten eta enpresaren erronka eta beharretara egokituko diren pertsonak aurkitzeko aukera eman nahi zaie, lehiakorragoak izan daitezen.
- Etengabeko prestakuntza jasotzea eta curriculumean gaitasunak eta trebetasunak islatzea garrantzitsua dela erakutsi nahi da.
- Esperientzia profesionalen trukea sustatu nahi da, elkarrengandik ikasi ahal izateko, eta enplegu bila ari diren edo ibilbide profesionala aldatu nahi dutenei lagundu nahi zaie.
- Autoenpleguari eta autoenpleguak eskaintzen dituen lan-aukerei eta erronkei buruzko informazioa eman nahi da.
Hitzaldiak
Mahai-ingurua
Enpresen aurkezpena
Elkarrizketak
profesionalekin




